Jokin Zaitegi saria, Dylan euskaratzeko

2016 Azaroa 29
Jokin Zaitegi saria, Dylan euskaratzeko

2016an, Literaturako Nobel saria Bob Dylan kantagile iparramerikarrak irabazi du, eta haren kanta sorta bat euskaratzea izango da Zaitegi Sariaren helburua.

Epaimahaia Iñigo Roque eta Maialen Berasategi itzultzaileek eta Jon Basaguren musikariak osatuko dute.

Parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute. Ikus hemen oinarriak eta itzuli beharreko lagina.

Lanak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 9an amaituko da.