Itzulpen poetikoko mintegia Gasteizen

2017 Otsaila 3
Itzulpen poetikoko mintegia Gasteizen

Itzulpen poetikoko mintegia Gasteizen egingo da aurten, otsailaren 4tik 7ra, Etxepare Euskal Institutuak eta Institució de les Lletres Catalanes (ILC) erakundeak antolaturik. Iaz, Kataluniako poetekin parte hartu zuten Euskal Herriko hainbat poeta eta itzultzailek, Farrera de Pallarsen.

Aurten, joan-etorriko bidaia honetan, lau euskal poetak, bi poeta katalanek eta sei itzultzailek parte hartuko dute. Esteve Plantada eta Gràcia Jiménez poeta katalanak etorriko dira Euskal Herrira, eta haiekin batera jardungo dute Itxaro Borda, Leire Bilbao, Juan Kruz Igerabide eta Beñat Sarasola poetek eta Gerardo Markuleta, Elizabete Manterola, Joannes Jauregi, Aritz Galarraga eta Josu Zabaleta itzultzaileek. Amaia Apalauza itzultzaileak gidatuko du mintegia.

Astelehenean, otsailaren 6an, irakurketa poetiko bat egingo da UPV/EHUren Letren Fakultatean, arratsaldeko 16:00etan.