GFA: Itzulpen praktikak egiteko bi beka

2017 Martxoa 8
GFA: Itzulpen praktikak egiteko bi beka

Atzo argitaratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka izango dira 2017an.

Bekak eskatzeko baldintzak dira:

    • Ikasturte honetan, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
    • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.

Praktikaldia honela egingo da:

    • Orduak: 250
    • Aldia: 2017-07-01 > 2017-09-30
    • Lekua: GFAren bulegoak
    • Lan hizkuntzak: eu eta es izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hizkuntzak, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera.
    • Beka bakoitzaren zenbatekoa: 2750 €

Eskaerak egiteko epea gaur zabaldu eta martxoaren 30ean amaituko da.

Oinarrien xehetasun guztiak hemen (19-21 orrialdeetan).