2017ko Batzar Nagusia, martxoaren 18an

2017 Martxoa 16
2017ko Batzar Nagusia, martxoaren 18an

EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2017ko martxoaren 18an egingo du urteko Batzar Nagusia. Donostian elkartuko dira bazkideak, Euskaltzaindiaren Tolare baserrian.

Ohi bezala, Zuzendaritza Batzordeak joan den urteko ekimenen berri emango du, eta elkarteak aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere eztabaidatuko ditu batzarrak.

Zuzendaritza Batzordea berrituko da, eta, besteak beste, Idoia Gilleneak hartuko du lehendakari kargua.