Itzulpengintzaren liburu zuria (eremu digitala) aurkeztu du ACEtt-ek

2017 Martxoa 20
Itzulpengintzaren liburu zuria (eremu digitala) aurkeztu du ACEtt-ek

Martxoaren 10ean, eremu digitaleko liburu zuria aurkeztu zuen ACEtt elkarteak: Libro Blanco sobre los derechos de autor de las traducciones de libros en el ámbito digital.

Liburu zuri honetan, eremu digitaleko egile-eskubideen azterketaren ondorioak bildu dira, bai eta datu horien interpretazio soziologikoa eta azterketa juridikoa ere. Egile-eskubideak berariaz arautzeko argumentuak ematea du helburu: argitalpen industriarentzat lagungarri izatea, eta itzultzaileei behar bezalako babesa eskaintzea.

2010ean, Itzulpengintzaren Liburu Zuria argitaratu zuen ACEtt-ek, eta horren osagarri dugu bigarren hau.