'Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk' lantegia, Bego Montoriorekin

2017 Apirila 6
'Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk' lantegia, Bego Montoriorekin

Komikiak itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Bego Montorio itzultzailearekin: «Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk».

Donostian izango da, maiatzaren 3an, 16:00etatik 20:00etara.

Komikia: bederatzigarren artea, literatur genero berezi bat…? Definizioetan luzatu gabe, itzultzaileontzat funtsezkoena den horri begiratuko diogu ikastaro labur honetan: zer itzuli behar da komiki batean?, ba al dute ezaugarri berezirik komikietako testuek?, zer itzulpen estrategia lehenetsi daitezke?

Eztabaida eta itzulpen praktika laburrak uztartuz, galdera horien erantzunak topatzen saiatuko gara.