Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia

2017 Apirila 19
Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia

Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia argitaratu du 2017ko martxoaren 31ko ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala).

Sari bana emango da, bi sail hauetan:

    • Haur literatura (6-12 urte), diploma eta 9.000 euro.
    • Gazte literatura (13-18 urte), diploma eta 9.000 euro.

Bete beharreko baldintzak

a) Edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren alorreko itzulpenekin —2016. urteko legezko gordailua dutenak— lehiatu ahal izango da Vitoria-Gasteiz Sarietarako.
b) Itzulpena egin eta argitaratzeko eskatzen diren lege-betekizun guztiak beteak izan beharko dituzte lehiaketara aurkezten diren lanek.
c) 2016. urtekoa izan beharko du legezko gordailuaren datak.
d) 2017ko deialdi honetara ezingo dira sail bereko lehiaketara aurkeztu 2015 edo 2016an sail horretan sarituak izan ziren itzultzaileak.
e) Sari hauek bateragarriak dira bai beste erakunde batzuek ematen dituztenekin, bai liburuak itzultzeko jasotako diru-laguntzekin.
f) Ez da onartuko enpresek egindako itzulpen-lanik.

Aurkezteko eta izapideak egiteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.