Literatura Unibertsala ikusgai eta entzungai izan zen Liburuaren Egunean

2017 Apirila 26
Literatura Unibertsala ikusgai eta entzungai izan zen Liburuaren Egunean

Joan den igandean, apirilak 23, Donostiako Gipuzkoa plazan ospatu genuen Liburuaren Nazioarteko Eguna, Donostia Kulturaren gunean, «Ibilitakotik ibiltzekora» ekitaldiarekin

Literatura Unibertsala bilduma izan genuen ikusgai eta entzungai, eta jolaserako aukera ere izan zuten inguruan paseoan zebiltzanek.

Garazi Ugaldek bildumaren ibilbidearen berri eman ondoren, Sarah Turtle, Iñaki Mendiguren, Anna Urioste eta Amaia Apalauzak bina testu irakurri zituzten jendaurrean, Gulliverren bidaiak eta Hemen du atseden Nevaresek liburuetatik, hurrenez hurren.

Ikus hemen ekitaldiaren kronika eta argazkiak.