Zabalik da Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sarirako lanak

2017 Ekaina 6
Zabalik da Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Sarirako lanak

Iturria: Etxepare institutua Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean. Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari‑banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…). Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 5etik ekainaren 30era artekoa izango da, biak barne. Ikus deialdia hemen .