'Uda-gau bateko ametsa', Booktegi atarian

2017 Ekaina 26
'Uda-gau bateko ametsa', Booktegi atarian

Hemendik aurrera, EIZIEren webgunean ez ezik, Booktegi atarian ere eskuragarri dago Uda-gau bateko ametsa argitalpen digitala, Juan Garziak itzulia DSS2016EU erakundeak eta EIZIEk elkarlanean antolaturiko Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren baitan. Hiru formatutan deskargatu daitezke Booktegiko argitalpenak —PDF, Mobi eta ePub—, eta beraz, edozein irakurgailurentzat dira egokiak; eta libre eta doan deskarga daitezke. Euskarazko argitaletxe digital berri bat da Booktegi plataforma. 11 Itzulpen enpresak jarri du martxan, helburu jakin batekin: euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea. Bi baldintza hauek betez gero, edozein testu da argitaragarria Booktegin: euskarazkoa izatea eta kalitatezkoa izatea.