Miren Ibarluzeak euskal literatura itzuliari buruzko tesia defendatu du UPV/EHUko Letren Fakultatean

2017 Ekaina 29
Miren Ibarluzeak euskal literatura itzuliari buruzko tesia defendatu du UPV/EHUko Letren Fakultatean

Atzo, ekainak 28, Miren Ibarluzeak «Itzulpengintzaren errepresentazioak euskal literatura garaikidean: eremuaren autonomizazioa, literatur historiografiak eta itzultzaileak fikzioan» izenburuko doktore-tesia defendatu zuen, Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean.

Tesia ingelesez eta euskaraz aurkeztu du Ibarluzeak; horri esker, nazioarteko tesi gisa onartua izan da. Epaimahaia hiru kidek osatu dute: Aurelia Arkotxa katedraduna (epaimahaiburua), Aiora Jaka doktorea eta Karlos Cid doktorea. Mari Jose Olaziregi irakasleak zuzendu du tesia.

Epaimahaikideek alderdi askotatik goraipatu dute Ibarluzearen lana, bai gaiaren berritasunagatik, bai metodologia ausartagatik.