Robinson Crusoe, Kontxako hondartzan

2017 Uztaila 5
Robinson Crusoe, Kontxako hondartzan

Donostia Kulturak Eguzkiteka liburutegia zabalduko du Kontxako hondartzan, uztailaren 7tik abuztuaren 31ra. Inaugurazio ekitaldirako, datorren ostiralerako (hilak 7), Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburua irakurriko da hainbat hizkuntzatan, eta han izango da EIZIE ere: euskarazkoaren pasarte batzuk irakurtzeko tarte bat izango dugu, 13:00etik 14:00etara. Irakurraldiari ekin aurretik, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka izango ditugu hizpide. Izan ere, Robinson Crusoe liburua, Aintzane Ibarzabalek itzulia, lehenik Literatura Unibertsala bilduman argitaratu zen, 1997an, eta Urrezko Bibliotekan berrargitaratu zen gero testua berrikusi eta eguneraturik, 2012an.