«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2017 Iraila 6
«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Idoia Santamaría irakaslearekin. Donostian egingo dugu, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko irailaren 27an eta 28an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 8 ordu izango ditu (4 orduko 2 saio). Helburua Euskaratik gaztelaniara itzultzean edo zuzenean gaztelaniaz idaztean izaten ditugun zalantza nagusiak argitzen saiatzea da mintegiaren helburua, itzulpen- eta zuzenketa-ariketa bana oinarri hartuta. Norentzat Euskaratik gaztelaniara itzuli behar izaten duten itzultzaileentzat eta zuzenean gaztelaniazko testuak idatzi behar izaten dituztenentzat. Izena emateko epea: 2017ko irailaren 6tik 14ra, biak barne. Informazio gehiago eta izen ematea .