«OLI tresnak: Wordfast, Trados eta MemoQ» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2017 Urria 4
«OLI tresnak: Wordfast, Trados eta MemoQ» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«OLI tresnak: Wordfast, Trados eta MemoQ» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Karlos del Olmo eta Ane López irakasleekin.

Gasteizen izango da, EHUren Letren Fakultatean, 2017ko urriaren17an, 18an eta 19an, arratsaldez. Guztira 9 ordu izango ditu (3 orduko 3 saio).

Izena emateko epea: 2017ko urriaren 4tik 10era, biak barne.