Hemen zaude:
 » 
 » 
‘Zuzenketaren dekalogoa’ argitaratu du EIZIEk

EIZIE | 2017-10-27

‘Zuzenketaren dekalogoa’ argitaratu du EIZIEk

Gida honetan, zuzenketa bila jotzen duen edonori 10 puntutan azaltzen zaio nola egin enkargua, eta zuzentzaileak ere topatuko ditu hainbat jakingarri.

• «Erabaki baduzu zure testuari zuzenketaren bat komeni zaiola eta ez badakizu nola eta nori enkargatu, gida honek lagunduko dizu».

• «Zuzentzailea bazara eta bezero izan litekeenari azaldu behar badiozu zuzenketa mota bakoitza zertan datzan eta nola fakturatzen den, hementxe dituzu zenbait erantzun».

UniCo (Unión de Correctores) elkarteak argitaratu zuen joan den irailean Pilar Comín Sebastián zuzentzaileak sorturiko dekalogoa, eta EIZIEk euskaraturik sareratu du orain, Zuzentzailearen Nazioarteko Egunean, urriak 27 dituela.

Vértice sarearen urteko bileran aurkeztu zuten gida, eta sarea da halaber aurkezpenaren bideoa.