Hemen zaude:
 » 
 » 
'Demagun ehun urte barru' liburua, orain sarean

EIZIE | 2017-12-03

'Demagun ehun urte barru' liburua, orain sarean

Denon eskura jarri du EIZIEk Demagun ehun urte barru argitalpena, joan den maiatzean DSS2016EU erakundearekin batera argitaratua.

Anjel Lertxundik sei lagun –idazle eta itzultzaile– bildu zituen Donostian, hizkuntza ez-hegemonietako literaturaren eta haren etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, eta solasaldi horietan bilduriko hausnarketak biltzen ditu liburuak.

Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Sáenz eta Raul Zeliken inpresio eta bizipenak bildu ditu Lertxundik argitalpen elebidun honetan, Harkaitz Canoren artikulu batekin batera.

Hausnarketa horiek partekatzeko egin ziren solasaldiak ere ikusgai dira webgunean, bai eta liburuaren aurkezpen-ekitaldia ere.