'Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin

2017 Abendua 4
'Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin

Aurten, berriro ere, Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk II».

Donostian izango da (aurrerago zehaztuko dugu lekua), abenduaren 20an, 16:00etatik 20:00etara.

Iaz antolatu genuen lehen aldiz «Poema poema truk» lantegia, eta, arrakasta ikusirik, lantegiaren jarraipena antolatu dugu aurten. Ez da, ordea, iazkoaren errepikapena izango: beste poema batzuk izango dituzte ikasleek itzulgai. Beraz, ikastaroa egokia izan daiteke bai iaz parte hartu zutenentzat, bai iaz parte hartu ez zutenentzat.

Informazio gehiago eta izen ematea.