Webguneko 'Tresnak' atala eraberritu dugu

2018 Otsaila 13
Webguneko 'Tresnak' atala eraberritu dugu

Webguneko «Tresnak» atala zena « Baliabideak » atala da orain, eta itxura eta eduki berrituekin dator.

Izenak dioen bezala, itzultzaileon jardun profesionalean lagungarriak izan daitezkeen baliabideak biltzen ditu atalak: tresnak, hizkuntza-baliabideak, posta-zerrendak, aldizkariak, blogak, itzulpengintzako eta interpretazioko ikasketak, itzultzaile-elkarteak, itzultzaile-etxeak, itzulpen-katalogoak eta jardunerako gidak. Azpiatalok modu bisual eta erabilerrazean antolatu ditugu, eta zerrendatutako baliabideen informazio laburra eta esteka gehitu dugu bakoitzean.

Bazkideentzako eta itzultzaileentzako baliabiderik interesgarrienak biltzea eta informazioa bizkor eta leku bakarrean aurkitzeko moduan eskaintzea da atal berri honen helburua.