Hemen zaude:
 » 
 » 
«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Bilbon, izena emateko epea zabalik

EIZIE | 2018-03-02

«Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa Bilbon, izena emateko epea zabalik

Aurten, Bilbon antolatu dugu «Haur eta Gazte Literatura itzultzen» ikastaroa, Manu Lopez Gaseni irakaslearekin.

Euskararen Etxean izango da, 2018ko martxoaren 20an, 21ean eta 22an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Programa

Lehen saioa:

  • HGL itzultzeari buruzko kontu jakingarriak: izaera periferikoa, beste generoetarako laborategia, ohiko joerak, proposamen berriak…
  • Itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota
  • HGLko narratiba euskaratzen (I).

Bigarren saioa:

  • Egin diren itzulpenak: harri berean bi aldiz ez behaztopatzeko gida.
  • HGLko narratiba euskaratzen (eta II).
  • HGLko poesia euskaratzen.

Hirugarren saioa:

  • HGLko album ilustratuak euskaratzen.
  • Alderantzizko itzulpena: itzultzailearen tresneria: zenbait hiztegi mota. Euskal HGL gaztelaniaratzen.