Interpreteak Nurenbergen - Erakusketa eta mahai-ingurua

2018 Apirila 3
Interpreteak Nurenbergen - Erakusketa eta mahai-ingurua

2015ean 70 urte bete ziren Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Nurenbergeko prozesua hasi zenetik. Potentzia aliatuek naziek egindako krimenen arduradun nagusiak epaiketara eraman zituzteneko urteurrena momentu sinbolikoa izan zen eta askotariko hausnarketak eragin zituen.

Garai hartan eta gaur egun interpretazioak duen garrantzia azaleratuko da bi ekimenen bitartez, Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostian): «Interpreteak Nurenbergen» erakusketa eta «Interpretazioa justizia auzitegietan» mahai-ingurua.

Ekimenon prentsaurrekoa apirilaren 9an izango da, 10:00etan.

«Interpreteak Nurenbergen» erakusketa.

2018ko apirilaren 10etik maiatzaren 11 arte. KM Liburutegian (1. solairuan).

«Interpretazioa justizia auzitegietan» mahai-ingurua.

2018ko apirilaren 11n izango da KM Kulturuneko areto nagusian, arratseko 19:00etan.

Parte hartzaileak: Jesús Baigorri, Alfaqueque ikerketa taldea, Salamancako Unibertsitatea, eta erakusketaren komisarioa; Gemma Varona, EHUko biktimologiako irakaslea; Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiko presidentea; Lurdes Auzmendi, EHUko interpretazio irakaslea.

Hizpide izango dute, besteak beste, zer nolako egoera bizi duten gaur egun interpreteek Espainiako justizia auzitegietan, eta zenbaterainoko garrantzia duen biktimentzat auzitegietan prozesuan alde interesdun guztiek –biktimek barne– azaldutakoa zehaztasunez eta zorroztasunez helarazteko gai diren pertsonak izateak.