Hemen zaude:
 » 
 » 
Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia

EIZIE | 2018-04-05

Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle hautatzeko deialdia

Europako zazpi unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kulturako irakurleak hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak.

– Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatea (Frantzia)

– Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia)

– Brnoko Masaryik Unibertsitatea (Txekiar Errepublika)

– Poznaneko Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia)

– Budapesteko Eötvös Lorand Unibertsitatea (Hungaria)

– Szegedeko Unibertsitatea (Hungaria)

– Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania)

Hautatuek euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko dituzte 2018-2019 ikasturtean zehar. Hungariako unibertsitateetan pertsona berak emango ditu klaseak.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da (barne).

Ikus Etxepareren albistea.