Itzulpen literarioko irakasleentzako ikastaroa

2018 Apirila 17
Itzulpen literarioko irakasleentzako ikastaroa

2018ko ESLTren (European School of Literary Translation) udako eskolak itzulpen literarioko irakasleen prestakuntza izango du ardatz.

2018ko irailaren 11tik 14ra, ESLTk Udako Eskolaren bigarren edizioa egingo du Link Campus University-n (Erroma, Italia). Europa osoko 20 itzultzaile eta hezitzaile elkartzea du xede eskolak, eta irakaskuntza-gaitasunak hobetu eta hezkuntzaren arloko berritasunak ezagutu nahi dituzten itzultzaile literarioei zuzentzen zaie.

Ikastaroaren prezioa 350 €-koa da (BEZa barne). Prezioak eskola guztiak hartzen ditu barne, baina ez hala bidaia, ostatua eta bestelako gastuak.

Izena emateko, idatzi, maiatzaren 1a baino lehen, helbide honetara: eslt@fusp.it

Hautagaiak Europakoak nahiz Europatik kanpokoak izan daitezke, eta honako hauek bidali beharko dituzte, ingelesez:

  • Motibazio gutuna
  • Curriculuma.

Informazio gehiago CEATLren webgunean.