Hemen zaude:
 » 
 » 
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Saria 2018. Hautagaitzak aurkezteko deialdia

bulegoa@eizie.eus | 2018-06-06

Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpengintza Saria 2018. Hautagaitzak aurkezteko deialdia

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak abian jarritako deialdi honen bidez jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da. Horrela, euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari‑banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketaků).

Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 4tik ekainaren 29ra artekoa izango da, biak barne.

Ikus deialdia hemen.