Munroren ipuinak Eguzkitekaren inaugurazio-ekitaldian

2018 Ekaina 13
Munroren ipuinak Eguzkitekaren inaugurazio-ekitaldian

Ostiralean (hilak 15) zabalduko du Donostia Kulturak Eguzkiteka , Kontxako udako liburutegia, eta, iaz bezala, aurten ere EIZIE gonbidatu dute irekiera egunean parte hartzera.

Irakurketa eleanitz batekin emango zaio hasiera denboraldiari, eta Alice Munro idazlea izango da protagonista.

12:30ean, Donostiako Book Club taldekoek "The Office" irakurriko dute, ingelesez.

13:00etan, EIZIEko kideok Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburu argitaratu berria aurkeztuko dugu (Literatura Unibertsala bilduma), eta zenbait pasarte irakurriko. Han izango da Isabel Etxeberria itzultzailea, liburuaz, egileaz, itzulpenaz... solasean.