Hemen zaude:
 » 
 » 
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2018ko deialdiaren esleipena

EIZIE | 2018-06-21

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2018ko deialdiaren esleipena

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.

Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:

  • Idoia Santamaría Urkaregiri esleitu zaio Ingebor Bachmannen Simultan
  • Olatz Prat Aizpururi esleitu zaio Ngugi wa Thiong'o-ren Dreams in a Time of War

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Maialen Berasategik (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Juan Garziak (EIZIEk izendatua).