'Gailur Ekaiztsuak' Eguzkitekaren itxieran

2018 Iraila 11
'Gailur Ekaiztsuak' Eguzkitekaren itxieran

Aste honetan itxiko dute Eguzkiteka , Kontxa hondartzako liburutegia, eta etzi, irailaren 13an, Emily Brontëren Gailur Ekaiztsuak aurkeztuko dugu, eta liburuko zenbait pasarte irakurriko.

Han izango da Irene Aldasoro itzultzailea, 12:30etik aurrera, liburuaz, egileaz, itzulpenaz… solasean.

Inaugurazio-ekitaldian , Alice Munroren ipuinak irakurri genituen, Isabel Etxeberriarekin batera.

Gonbidatuta zaudete guztiok!