Hemen zaude:
 » 
 » 
«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

EIZIE | 2018-10-03

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak (es-eu-es)» ikastaroa antolatu du EIZIEk.

Norentzat: Interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.

Noiz: 2018ko urriaren 18an, 22an eta 25ean

Non: Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Irakaslea: Jaione Arregi

Prezioa: EIZIEko bazkideek, 110,00 € // Ez bazkideek, 170,00 €

Izena emateko epea: 2018ko urriaren 3tik 10era, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.