Hemen zaude:
 » 
 » 
«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

EIZIE | 2018-11-05

«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Zuzenketa-lana: tipula zuritzen» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Donostian.

Irakasleak: Irene Arrarats eta Maialen Berasategi

Noiz: 2018ko azaroaren 21ean eta 22an

Non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan

Ordutegia: 16:00 - 20:00

Helburuak: Testuak zuzentzeko lanaz gogoeta egitea, bereziki euskarazko testuei erreparatuz, eta aintzat harturik zein izan litezkeen ikuspegi orokor baten oinarriak. Halaber, lan horren alderdirik garrantzitsuenetako batzuk lantzea, guztiz asmo praktikoarekin: irizpideak eta helburuak, zuzenketa-prozesuan izaten diren trabak, aintzat hartzeko moduko jokabide batzuk...

Izena emateko epea: 2018ko azaroaren 5etik 12ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.