Hemen zaude:
 » 
 » 
Aintzane Atelak jasoko du “Vitoria-Gasteiz” saria

EIZIE | 2018-11-06

Aintzane Atelak jasoko du “Vitoria-Gasteiz” saria

Aintzane Atelak irabazi du aurten Vitoria-Gasteiz Saria, gazte-literaturaren arloan, Konkorduna eta "Mila eta bat gau" liburuko beste ipuin batzuk liburuaren itzulpenagatik.

Euskarara egindako itzulpenik onena saritzeko antolatzen du Gasteizko Udalak. Aurten, haur-literaturaren arloko saria eman gabe geratu da.

Honako hauek osatu dute epaimahaia: Karlos del Olmo Serna, Lourdes Auzmendi Ayerbe, Isabel Etxeberria Ramírez eta María José Ezeizabarrena Segurola.