Hemen zaude:
 » 
Albisteak

Albisteak

RSS - RDF - Atom feed

Albiste berriagoak »

'Demagun ehun urte barru' liburua, orain sarean

demagunaurkez.jpg

EIZIE | 2017-12-03

Denon eskura jarri du EIZIEk Demagun ehun urte barru argitalpena, joan den maiatzean DSS2016EU erakundearekin batera argitaratua.

Anjel Lertxundik sei lagun –idazle eta itzultzaile– bildu zituen Donostian, hizkuntza ez-hegemonietako literaturaren eta haren etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, eta solasaldi horietan bilduriko hausnarketak biltzen ditu liburuak.

Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Sáenz eta Raul Zeliken inpresio eta bizipenak bildu ditu Lertxundik argitalpen elebidun honetan, Harkaitz Canoren artikulu batekin batera.

Osorik irakurri...


Euskal itzulpengintzaz, Eslovenian

liburuazoka2.jpg

EIZIE | 2017-11-30

Iaz antolaturiko Itzultzaile Berriak programaren harira, aurten, Eslovenian izan dira EIZIEko bi ordezkari, euskal kulturaren zabalkundeari eta itzulpengintzari buruzko solasaldietan.

Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, 2017ko azaroaren 21etik 24ra bitartean, Elizabete Manterola Agirrezabalagak eta Arantzazu Royo Manterolak Ljubljanan eta Nova Gorican antolaturiko saioetan parte hartu dute, eta Barbara Pregelj esloveniar itzultzaile, argitaratzaile eta irakaslea izan dute bidelagun, «itzultzaile berri»etako bat, hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen...


«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra, Errenterian

gaztetxoak17.jpg

EIZIE | 2017-11-29

Itzultzaile-lanetan jarri zituzten 10-12 urteko neska-mutilak Fernando Rey eta Patxi Zubizarreta EIZIEkideek joan den astean, A. Papatheodoulouren Una última carta ipuina oinarri harturik (Azken gutuna, Pamiela, 2016).

Patxi Zubizarretak jolas batekin eman zien hasiera Errenteriako saioei, eta beste mundu batzuetara eraman zituen gaztetxoak, itzulpengintzaren zubi-lanari erreparatuz. Fernandok, ondoren, ipuina itzultzea proposatu zien, eta Bazterra jaunak -ipuineko postariak- gutunak banatzen zituen gisara banatu zituzten hitzak gaztetxoek.

Informazio gehiago, hemen.


Emily Brontë Literatura Unibertsala bilduman. Liburuaren aurkezpena

bronte.jpg

EIZIE | 2017-11-29

Literatura Unibertsala bildumako 171. zenbakia aurkeztuko da abenduaren 1ean, goizeko 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan:

Parte-hartzaileak: Irene Aldasoro (itzultzailea), Amaia Apalauza (EIZIE), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza), Xabier Olarra (Erein eta Igela argitaletxeak).

Ikus hemen Irene Aldasorori eginiko elkarrizketa Argia aldizkarian.

Osorik irakurri...


Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak jasoko dituzte itzulpen onenen “Vitoria-Gasteiz” sariak

vitoria.jpg

EIZIE | 2017-11-23

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako “Vitoria-Gasteiz” sariak Miren Agur Meabe eta Aitor Aranak jasoko dituzte, lehenak haur literaturaren kategorian, eta bigarrenak gazte literaturarenean.

Sariak emateko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, Oihaneder Euskararen Etxean –Montehermoso jauregian–, eguerdiko 12:00etan.

Osorik irakurri...


«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

termino.jpg

EIZIE | 2017-11-14

«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIEk.

Irakasleak: Aritz Irurtzun eta Alfontso Mujika

Noiz: 2017ko azaroaren 29an eta 30ean

Non: Donostian, EHUko Informatika Fakultatean

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Prezioa: Bazkideek, 90,00 € // Ez bazkideek, 130,00 €

Izena emateko epea: 2017ko azaroaren 14tik 20ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.

Osorik irakurri...


Jokin Zaitegi Sariketa, Kazuo Ishiguroren lan bat itzultzeko

kazuot.jpg

EIZIE | 2017-10-30

2017an Suediako Akademiak Kazuo Ishiguro idazle japoniar-britainiarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren The Remains of the Day eleberria itzularaztea da.

Informazio guztia, hemen.

Lanak aurkezteko epea: 2017ko abenduaren 22a.


‘Zuzenketaren dekalogoa’ argitaratu du EIZIEk

dekairudia.jpg

EIZIE | 2017-10-27

Gida honetan, zuzenketa bila jotzen duen edonori 10 puntutan azaltzen zaio nola egin enkargua, eta zuzentzaileak ere topatuko ditu hainbat jakingarri.

Osorik irakurri...


«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

inter.jpg

EIZIE | 2017-10-24

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak (es-eu-es)» ikastaroa antolatu du EIZIEk.

Norentzat: Interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat. Parte hartzeko, beharrezkoa da gutxieneko esperientzia profesionala izatea interpretazioan, edo itzulpengintzako eta interpretazioko lizentziatura edo gradua izatea.

Noiz: 2017ko azaroaren 9an, 13an, 17an eta 20an

Non: Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean

Ordutegia: 16:00 - 19:00

Irakasleak: Jaione Arregi eta Idoia Gillenea

Izena emateko epea: 2017ko urriaren 24tik 31ra, biak barne

Informazio gehiago eta izen ematea.


SENEZ aldizkariaren 48. zenbakia kaleratu du EIZIEk

senez.jpg

EIZIE | 2017-10-23

2017ko Senez aldizkariaren aleak, arrunta izanda ere, badu berezi bihurtzen duen ezaugarri bat; izan ere, aurten, EIZIEk, aldizkariaren argitaratzaileak, hogeita hamar urte betetzen ditu. Egia da aldizkaria bera elkartea baino urtetsuagoa dena, baina ezin ukatuzkoa da abagunearen berezia. Hedabidea, hasi bidez, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren komunikabide izateko jaio zen, terminologia eta itzulpengintza zituela jorragai nagusiak. Aurreneko aleak 1984an ikusi zuen argia. Nolanahi ere, terminologiaz eta itzulpengintzaz harago, interpretazioaz eta zuzenketaz ere jardun du Martuteneko Eskolak aldizkariaren lekukoa EIZIE elkarteari eskuan eman zionetik, elkartea 1987.ean sortu eta berehalaxe.

Hogeita hamar urte, hortaz, konplitu ditu EIZIEk. Nolatan ez bilakatu urteurrena Senez aldizkariko editorialerako lehengai, bi-bion patua hain estuki loturik joan badira?

Osorik irakurri...


Albiste zaharragoak »