Hemen zaude:
 » 
 » 
Aldizkariak

Aldizkariak

ES

Bitra
Alacanteko Unibertsitatearen webgune eleanitza, datu base bibliografiko irekia. Itzulpengintza eta interpretazioaren inguruko bibliografia eskaintzen du.

El trujamán
Centro Virtual Cervantesen bloga, kultura hispanikoarekin loturiko itzultzaileen hausnarketak ikusgai egiteko. Itzulpengintzan espezializatutako autoreek idazten dute egunero.

Entreculturas
Malagako Unibertsitateak sortua, nazioartean gaztelaniazko produkzio traduktologikoa zabaltzea du helburu. Seihilabetekaria.

Hermēneus
Valladolid-eko Unibertsitatearen aldizkaria. Artikuluak, aipamenak, itzulpenak eta abar argitaratzen ditu. Urtekaria.

La linterna del traductor
ASETRAD-en (Asociación Española de Traductores, Correctores e Intérpretes) aldizkaria. Itzulpengintza eta interpretazioaren inguruko artikuluak argitaratzen ditu. Seihilabetekaria.

Mutatis Mutandis
Kolonbiako Antioquiako Unibertsitatearen aldizkaria. Itzulpengintzari buruzko kritikak, ekarpen teoriko-kontzeptualak, historia eta filosofia, itzulpenak eta itzulpengintzarekin loturiko gertaerei buruzko informazioa eskaintzen du. Seihilabetekaria.

Panace@ - Boletin de Medicina y Traducción
Tremédica Elkartearen aldizkaria. Medikuntza eta antzeko zientziekin loturiko itzulpengintza eta hizkuntzaren inguruko artikuluak zabaltzen ditu. Seihilabetekaria.

Puentes
Granadako Unibertsiatearen aldizkaria. Itzulpengintza eta interpretazioko lizentziatuen ikerketa lanak zabaltzen ditu. Urtekaria.

Puntoycoma
Europako Batzordeko erakunde espainiarren itzulpengintzako buletina. Europar Batasuneko 11 hizkuntza ofizialetan argitaratzen da.

Revista Traditori
Aldizkari honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, itzultzailearen formakuntza prozesuaren eta lanaren arteko hutsunea betetzea eta, bestetik, itzulpengintzaren inguruko eztabaida kritikoa sustatzea. Seihilabetekaria.

Redit
Malagako Unibertsitateak sortua. Itzulpengintzarekin loturiko garapen zientifikoa, praktika profesionala, irakaskuntza eta ikasketak jorratzen ditu. Seihilabetekaria.

Saltana
Bartzelonako Unibertsitateak sortua. Artikuluak hainbat hizkuntzatan argitaratzen dira: katalanez, gaztelaniaz, euskaraz, portugesez eta galegoz. Poesia, narratiba eta entseguak biltzen ditu, baita literatura itzulpen garrantzitsuak ere. Seihilabetekaria.

Sendebar
Granadako Unibertsitateak sortua, itzulpengintza eta interpretazioarekin loturiko diziplinak jorratzen ditu. Urtekaria.

Trans
Malagako Unibertsitateak sortua, itzulpengintza eta interpretazioarekin loturiko historia, teoria, metodologia eta didaktikari buruzko lanak eta testu deskribatzaile eta praktikoak argitaratzen ditu, baita ingelesez eta frantsesez ere. Urtekaria.

1611, revista de historia de la traducción
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren itzulpengintzako aldizkaria. Historiako lan garrantzitsuak berreskuratzen eta zabaltzen ditu. Urtekaria.

EN

Interpreting
Ginebrako Unibertsitatearen nazioarteko aldizkaria. Interpretazioari buruzko artikulu, txosten, eztabaida eta liburuen aipamenak jorratzen ditu. Urtekaria.

The Journal of Specialised Translation
(JoSTrans) Itzultzaile eta ikerlarientzat sortutako aldizkaria, informazioa eta ideiak partekatzeko foroa. Biurtekaria.

New Voices in Translation Studies
Dublineko Unibertsitateak sortua, itzulpengintzaren inguruko ikerlanak argitaratzen ditu. Urtekaria.

Perspectives. Studies in Translatology
Itzulpen lan, praktika, prozedura eta estrategiak aztertzeko sortua. Copenhague-ko Unibertsitateak argitaratzen du nazioarteko beste unibertsitate batzuekin elkarlanean. Hiruhilabetekaria.

Target
Itzulpengintzaren teoria, historia, kultura eta soziologiaren inguruko gaiak ikertzen ditu aldizkaria, nazioarteko hainbat unibertsitateren artean. Seihilabetekaria.

The Translator
Nazioarteko aldizkari urtekaria.

Translation
Nida School of Translation Studies-ek sorturiko itzulpengintzaren inguruko eztabaida gunea. Seihilabetekaria.

Translation and Interpreting Studies
Hizkuntzen bitartekaritzan interesgarriak diren ikerketa eta ezagutzak zabaltzea du helburu: itzulpengintza eta interpretazioa, literatura konparatua edota informazio zientziak. American Translation and Interpreting Studies Association-ek sortua. Biurtekaria.

Translation Journal
Nazioarteko aldizkari hiruhilabetekaria.

Translation Spaces
Nazioarteko aldizkari multimedia. Itzulpengintza eta diziplina anitzeko artikuluak argitaratzen ditu hainbat hizkuntzatan.

The International Journal of Translation and Interpreting Research
Australiako University of Western Sidney-k sorturiko nazioarteko aldizkaria. Ikerketen emaitzen erabilera aztertzen du itzulpengintza eta interpretazioaren formakuntza eta praktikaren hobekuntzarako. Seihilabetekaria.

FR

Babel
Itzultzaileen Nazioarteko Federazioak (FIT) sortua, frantsesez eta ingelesez argitaratzen da. Itzulpengintzaren teoria eta praktikari buruzko artikuluak biltzen ditu eta, horrez gain, itzultzailearen lanbidearen aspektu legal, sozial eta finantzarioak eztabaidatzeko gunea eskaintzen du. Urtekaria.

Méta
Montrealgo Unibertsitatearen aldizkari honek 3 zenbaki argitaratzen ditu urtean, eta bereziki itzulpengintza, interpretazioa, terminologia eta linguistika aplikatuaren ikertzaileei dago zuzendua. Frantsesez, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen ditu artikuluak.

Translittérature
Itzulpengintzaren inguruko artikuluez gain, elkarrizketak eta gertakizun eta argitalpen berriak jasotzen ditu. Aldizkari hau honako erakunde hauek kudeatzen dute: L'Association des Traducteurs Littéraires de France (ATLF) eta les Assises de la Traduction Littéraire en Arles (ATLAS) . Seihilabetekaria.

CA

Journal of Catalan Studies
Aldizkari hau katalanez eta ingelesez argitaratzen dute Università Oberta de Catalunyak eta Cambridge-ko Unibertsitateak. Katalanaren eta kultura katalanaren sustapena bilatzen du, ikerketei konferentziei eta aipamenei buruzko artikuluak argitaratuz. Urtekaria.

MonTi - Monografías de Traducción e Interpretación
Valentziako unibertsitate publikoen ekimenez sortua. Itzulpengintza eta interpretazioari buruzko monografiak argitaratzen ditu hainbat hizkuntzatan: katalana, gaztelania, alemana, frantsesa eta ingelesa. Urtekaria.

Quaderns
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren aldizkari hau, katalanez, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratzen da. Itzulpengintza eta interpretazioari buruzko lan teorikoak, ikerketak, proposamen didaktikoak, elkarrizketak eta abar biltzen ditu. Urtekaria.

Tradumática
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak sortutako aldizkaria. Itzulpengintzako teknologiei buruzko lanak argitaratzen dituen gidaliburu tekniko bat da eta katalanez gain, gaztelaniaz eta ingelesez ere argitaratzen da.

IT

Intralinea
Bolognako Unibertsitateak hainbat hizkuntzatan argitaratzen ditu itzulpengintza eta interpretazioaren inguruko artikuluak.

PT

Cadernos de Tradução
Brasilgo Universidade Federal de Santa Catarina-k sortua, itzulpengintzari buruzko (analisiak, teoria, historia) artikulu, elkarrizketa eta aipamenak argitaratzen ditu. Seihilabetekaria.

GA

Viceversa
Vigoko Unibertsitatearen aldizkari zientifikoa. Itzulpengintzaren irakaskuntzan lan egiten dutenen produkzio zientifikoa eta itzultzaileen hausnarketak jasotzen ditu. Urtekaria.