Está usted aquí:
 » 
 » 
«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa, Bilbon

EIZIE | 2018-11-21

«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa, Bilbon

«Nola erabili corpusak modu eraginkorrago batean» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Isabel Etxeberria irakaslearekin.

Bilbon izango da, 2018ko abenduaren 13an eta 14an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Helburuak eta edukia: Euskarazko corpus nagusiak aurkeztuko ditugu (Ereduzko Prosa Gaur, Egungo Testuen Corpusa, Elhuyar Web Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, Zuzenbide Corpusa…), eta bakoitzaren bilaketa-aukerak eta trikimailuak arakatuko ditugu, corpus bakoitzari ahalik eta etekin handiena atera nahian.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.