Está usted aquí:
 » 
 » 
Literatura Unibertsala wikitzen: 'Zeru Horren Infernuak', Shakespeareren sonetoak euskaraz

EIZIE | 2018-11-23

Literatura Unibertsala wikitzen: 'Zeru Horren Infernuak', Shakespeareren sonetoak euskaraz

Wikilarien Elkarteak Wiki-festa bat antolatu du Idazlezainak egitasmoko liburuzainek aurten egindako lana erakusteko eta lankide eta laguntzaile izan gaituztenekin ospatzeko.

Ekitaldia azaroaren 26an izango da, Victoria Eugeniako Club aretoan, arratsaldeko 18:30ean.

Literatura unibertsaleko 54 autore liburua aurkeztuko dute, eta, ondoren, William Shakespeareren Sonetoen errezitaldi musikatu bat eskainiko dute Juan Garziak, Olatz Pratek eta Aritz Brantonek, Joxan Goikoetxea musikariarekin batera.

Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskuratu ahal izango dira azaroaren 26an bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.