Hemen zaude:
 » 
Lege oharra

Lege oharra

Identifikazio-datuak

EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) da www.eizie.eus webgunearen jabe. EIZIEk Donostian du egoitza, Zemoria kaleko 25. zenbakian. IFK: G20171682. Posta elektronikoa: bulegoa@eizie.eus eta telefono zenbakia: +34 943 277 111.

EIZIEk erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

Erantzukizuna eta bermeak

EIZIEk ahalmena du webgunean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe.

EIZIEk ez du bermatzen ez dela akatsik izango webgunera sartzerakoan, ez webgunearen edukian ere, ez eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai webgunerako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EIZIEk ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

EIZIEk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken konexio edo edukietatik sor daitekeenik.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak Creative Commons-en Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimenaz babesturik daude, non eta ez den besterik adierazten.

Baimen horrek askatasuna ematen dio erabiltzaileari webgunearen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko, eta, eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko.

Bete beharreko baldintza hauekin: Alde batetik, edukien jatorria aitortzea, kopiatutako edo eratorritako lanaren oinean hauxe adierazita: "Iturria: www.eizie.eus", eta, bestetik, eratorritako lanak lizentzia berdinarekin partekatzea.

Pribatutasuna eta datu pertsonalak

Webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea behartzen erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera.

Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalak EIZIEren fitxategian gordetzeko, honako jarduera hauetarako: jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, haren intereseko izan daitezkeen zerbitzu eta produktuen kudeaketa-lana egiteko eta elkartearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko.

Erabiltzailearen datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira. Izan ere, EIZIEk datu pertsonalen babeserako indarrean den araudia betetzen du, eta izena emana du Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro Orokorrean.

Nolanahi ere, DBAOren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubidea du erabiltzaileak, horretarako EIZIEren egoitzara joz edo helbide elektroniko honen bidez: bulegoa@eizie.eus