Hemen zaude:
 » 
Shakespeareren Ametsa biziarazten

Shakespeareren Ametsa biziarazten

Uda-gau bateko ametsa
William Shakespeare

Irudia: Maitane Gartziandia

2016ko udan, William Shakespeareren heriotzaren 400. urteurrenarekin bat etorriz, Kristina-enean antzeztuko dute hiriko antzerki- eta dantza-konpainiek egile ingelesaren obrarik magikoena: A Midsummer Night's Dream. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingeles modernoz egingo dira antzezpenak.

Juan Garzia Garmendia euskal idazle eta itzultzaileak egin du euskarazko itzulpena. Itzultze-prozesua partekatu, gizarteratu, eztabaidatu eta, azken buruan, aberasteko, EIZIEk, Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditu "Shakespeareren Ametsa biziarazten" izenburudun egitasmoaren baitan.

Egitaraua

Shakespeareren Ametsa biziarazten
ZER NOIZ NON
Itzultzailearen sukaldea (I) 2014ko irailak 30 - 17:00ak Gasteiz - EHU, Letren Fakultatea
Itzultzailearen sukaldea (II) 2014ko urriak 30 - 18:00ak Donostia - Lugaritz kultur etxea
Shakespeareren hiru Amets (mahai-ingurua) 2014ko azaroak 20 - 19:00ak Donostia - Udal Liburutegiko sotoa
Sueño de una noche de verano (solasaldia) 2014ko azaroak 27 - BERTAN BEHERA Donostia - 2016 Gunea
Uda-gau bateko ametsa (Itz.: Juan Garzia) - Argitalpen digitala 2014ko abenduak 3 EIZIEren webgunea

Itzultzailearen sukaldea (I)

Lehen saioa Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean izan zen, irailaren 30ean, EHUren Gasteizko campuseko Letren Fakultatean.

Itzulpengintzaren ikuspegitik landu zuten gaia sukaldariek: Juan Garzia, Larraitz Ariznabarreta eta Maialen Berasategi aritu ziren sukaldean, Idoia Noble gidari zutela.

Ikusi hemen saioaren berri.

Itzultzailearen sukaldea (II). Shakespeare bertsolari

Urriaren 30ean izan zen, 18:00etan, Donostiako Antigua auzoko Lugaritz kultur etxean. Saio horretan, bertso eskoletako jendearen parte hartzea sustatu nahi izan zen bereziki. Uda-gau bateko ametsa bertso neurtu errimadunetan idatzitako obra denez, eta alderdi hori nahitaez kontuan hartu behar denez itzulpen lanean, ikusi nahi izan genuen ea zer gertatzen den bertso-eskolan ikasitako teknikak Shakespeareren obra baten itzulpenean aplikatuz gero. Shakespeare bertsolaritzara hurbiltzea zen asmoa, edo bertsolaritza harengana.

Ikusi hemen saioaren berri.

Shakespeareren hiru Amets (mahai-ingurua)

Azaroaren 20an izan zen, 19:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Bingen Amezagak, Bedita Larrakoetxeak eta Juan Garziak egindako itzulpenak aztertu zituzten Elizabete Manterolak, Karlos del Olmok eta Juan Garziak berak, hurrenez hurren.

Ikusi hemen saioaren berri.

Sueño de una noche de verano (solasaldia) - BERTAN BEHERA

Azaroaren 27an izatekoa zen, Donostia 2016 Gunean, Uda-gau bateko ametsa-ren gaztelaniazko bertsioei buruzko solasaldi hau, Angel-Luis Pujante eta Juan Garzia itzultzaile eta adituen eskutik. Pujante Shakespeareren gaztelaniazko itzulpen askoren egile laudatua da.

Uda-gau bateko ametsaren bertsio berriaren argitalpen digitala

2014ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, Uda-gau bateko ametsaren itzulpena sareratu zen EIZIEren webgunean.

Ikusi hemen argitalpenaren berri.

Ikusi hemen argitalpena (PDF).

Hemeroteka

Donostia 2016ren "Uda-gau bateko ametsa" proiektua lehen urratsak ematen hasi da - Donostia 2016

Jolasez jolas, ametsera - Berria

Shakespeareren obra bat euskaraz antzeztuko dute lehen aldiz - Irutxuloko Hitza

EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Uda-gau bateko ametsa obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko - Donostia Gaur

“Uda-gau bateko ametsa” Shakespeareren obra ospetsua prestatzen ari da Donostia 2016 - Hirian