«Itzultzaile berrien» mahai-ingurua EHUko Letren Fakultatean

2016 Maiatza 5
«Itzultzaile berrien» mahai-ingurua EHUko Letren Fakultatean

Oraingo honetan, Laura Liubinavičiῡte (Lituania), Mariya Petrova Pachkova (Bulgaria), Barbara Pregelj (Eslovenia) eta Katarzyna Sosnowska (Polonia) itzultzaileek beren ibilbidearen berri emango digute. Izan ere, eskarmentu handia dute itzultzaileok literatur itzulpengintzan, eta guretzat hain ezagunak ez diren errealitateak hurbilagotik ezagutzeko parada izango dugu. Orobat, beren herrialdeetako literatur itzulpenaz jardungo dute, eta Euskal Herrira ekarri dituen itzulpen-egitasmoaren berri ere kontatuko digute, Elizabete Manterola itzultzaile eta irakasleak gidatuko duen mahai-inguruan.

Noiz: Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 15:00etan.

Non: Gasteizen EHUko Letren Fakultatean (Gradu Aretoa).

Itzultzaile Berriak egitasmaoren baitan antolatu du EIZIEk mahai-ingurua.