Itzulpengintza hedabideetan 2016, atzera begirakoa

2016 Uztaila 6
Itzulpengintza hedabideetan 2016, atzera begirakoa

Galdu dugu ohitura hilabetez hilabete Itzulpengintza ikusgai atalekoen berri emateko. Horrek ez du esan nahi, ordea, gure lanbidea oharkabean pasa denik sei hilabete hauetan. Asko izan dira itzulpengintzari, interpretazioari eta itzultzaileei eurei egindako aipamenak hedabideetan. Eta, ahal izan dugun neurrian, horiek biltzen saiatu gara gure webguneko Itzulpengintza ikusgai atalean.

Literatura Unibertsala, Danele Sarriugarte, azpidazketa tailerra, Polisemoa, Gerardo Markuleta, Juan Garzia eta Antton Garikano, besteak beste, izan dira sei hilabete hauetako protagonistak. Ziur, halere, asko eta asko ahaztuko zitzaizkigula.